Zure berritze eta antolaketa proiektuetan lagunduko zaitut, lurretik sabairaino. Artesau bakar bat lanbide ainitzetakoa, hasieratik bururaino eramandako lan baten ziurtasuna da, azpikontratazio arriskutsurik gabe. Moldakorra naiz, baina ez tupina guzietako zalia. Proposatzen den lan bakoitza menperatzen dut, eta zorrotz lantzen, helburu bakar batekin: emaitza garbi, zaindu eta iraunkorra. Baionan bizi naiz, Ipar Euskal Herriko eta Landesetako kostaldean. Donibane Lohizunetik Ondresera, Baionatik Hendaiara, Miarritzetik Urruñara…
Nire iturgintzako partaidea, Baionako Cédéo enpresak, harrera onena egingo dizu zure iturgintza eta garbigelako tresneriako behar guztientzat.
Irudi konkretuak baino hoberik ez zure proiektua irudikatzeko.
Deskubritu Iparraldean edo Landesetan berriki egin ditudan obretako batzuk.
