Neri buruz

Neri buruz

Matthias Destremaut

a-propos
Obra guziendako artisaua

Nor naiz ?

Matthias Destremaut deitzen naiz, eta Baionan kokatua den MD Etxelan enpresaren sortzailea. 2021etik, norbanakoentzat lanean ari naiz (noiztenka profesionalentzat), zaharberritze proiektuetan, bai eta espazioaren antolaketa eta optimizazioan.
Lapurdi kostaldea eta Landesen artean lan egin dezaket, izan Donibane Lohizune, Ondres, Baiona, Hendaia, Miarritze edo Urruña.

Zure proiektua aipatu dezagun ?

icon md etxelan
Egitearen plazerra

Nere ibilbidea

Zurgintzaren formakuntzatik nator (BEP eta baxo profesionala). Zurgin hasi nintzen. Ondotik kautxuaren lana ezagutu nuen, bulkanizatzaile gisa Baionan, nere lehen xedera itzuli aitzin : etxegintza. Urte guzi hauetan, berritzen, antolatzen edo konpontzen segitu baitut nere hurbilekoentzat. 2020an, bidegurutzean sentiturik erabaki nuen gaitasun bilan bat egitea, formakuntza profesionala hasi nuen etxegintzaren arloan gaitasun berriak eskuratzeko. 2021ean, nere enpresa txikia sortu nuen « MD Etxelan », gure lurraldean zuen laguntzeko etxeen berritze eta arramoldatzeetan.

Logo md etxelan
Jakin dezazuen

« MD Etxelan » nire izen eta abizenaren lehen letrekin osatua da. Etxea eta Lan hitzen arteko elkartzearekin. Nire euskara ez da oraindik bikaina, AEK-ko ikasle naiz oraindik.

MD ETXELAN

Langile anitza baina ez tupina guztietako zalia

Gaitasun anitzeko ofizialea naiz, baina ez naiz sakabanatzen ! hastapenetik bukaera arte laguntzen zaituztet, lehen bistatik azken lanetara. Igeltsu lanak, iturgintza, estaldurak, elektrika txikia, tindu eta bukatze lanak. Autonomian, nere gain hartzen ditut obra guztiak. Zuen solaskide bakarra naiz.

Obrek eskatzen badute, konfiantzazko beste profesionalekin ere lan egin dezaket, ezagutzen ditudan tokiko ofizialeak. Kalitatea, gardentasuna eta lan ona beti lehenesten ditut.
icon md etxelan
MD ETXELAN

Nere lan egiteko metodoa

Lehen trukaketa telefonoz

Zure proiektua ulertzeko aukera. Ez banaiz pertsona egokia, bideratu zaitzaket ofiziale onarengana.

Lekuan berean bisita urririk

15 eta 20 egun arteko epean, zuen deiaren ondotik.

Proiektuaren azterketa

Proiektuaren egingarritasuna aztertzen dut, aholkuak ematen eta dei egiten teknikoki arriskutsua baldin bada.

Fichier 1icon devis

Aurrekontu zehaztua

2 eta 3 asteko epean : prezioak, ekaiak, epeak, lanen ibilbidea…dena.

Fichier 1icon planing

Aitzinetik prestatu eta planifikatu obrak

Deus ez dut inprobisatzen. Xantier bakoitza aitzinetik ikusia da, ekaiak manatuak, egutegia adostua.

Ordainketa segurua

%30 manaketan, %70 xantierra bukatzean.

MD ETXELAN

Zuen entzuten egoten den ofizialea

Tresna eta ekaietatik at, nere lanbidean gustatzen zaidana da :

Nerekin jakingo duzue zertan zizten. Nahi duzuen bezala egin dezagun, baina nere maneran : serioski, garbiki, eraginkor.
artisan-ondres
icon md etxelan
Mes atouts

Bezeroek preziatzen dutena

Artesau fidagarri, moldakor eta engaiatu baten bila zira Iparraldean eta Landesetan egin dituzun barne berritze lanetarako? Hitz egin dezagun.