Zure etxe barnea aldatu nahi duzu, etxebizitza oso bat berritu edo gela bat berriz pentsatu? Etapa bakoitzean laguntzen zaitut, diseinutik gauzatzeraino. Nire eginmoldea sinplea da: solaskide bakarra, arreta osoa, hasieratik bukaerara menperatutako obrak.
Baionan kokatua naiz baina Ipar Euskal Herriko eta Landesetako kostaldean lan egin dezaket. Donibane Lohizunetik Ondresera, Baionatik Hendaiara, Miarritzetik Urruñara…
Apartamendu bat, etxe oso bat, bainu gela bat edo sukalde bat berritzeko asmoa duzu ? Ni arduratuko naiz zure obraz, osotasunean: desegitea, normetan berriz jartzea, igeltserotza, iturgintza, elektrizitate ttikia, estaldurak, pintura eta bukatze lanak… Proiektu handiagoentzat, hala nola etxe edo apartamentu baten osoki berritzeko, behar izanez gero, erregularki lan egiten dudan konfiantzazko artisauak kontaktatu ditzaket.
Irudi konkretuak baino hoberik ez zure proiektua irudikatzeko.
Deskubritu Iparraldean edo Landesetan berriki egin ditudan obretako batzuk.
