Nere lan sailak

Nere lan sailak

Iparraldean eta Landesetan etxe barneko berritze lanak egiten diturn artesau bat biatzen duzu ? Hitz egin dezagun.

icon md etxelan
Nere lan sailak

Jakitate ainitz, solaskide bakar bat.

Zure berritze eta antolaketa proiektuetan lagunduko zaitut, lurretik sabairaino. Artesau bakar bat lanbide ainitzetakoa, hasieratik bururaino eramandako lan baten ziurtasuna da, azpikontratazio arriskutsurik gabe. Moldakorra naiz, baina ez tupina guzietako zalia. Proposatzen den lan bakoitza menperatzen dut, eta zorrotz lantzen, helburu bakar batekin: emaitza garbi, zaindu eta iraunkorra. Baionan bizi naiz, Ipar Euskal Herriko eta Landesetako kostaldean. Donibane Lohizunetik Ondresera, Baionatik Hendaiara, Miarritzetik Urruñara…

platre
Antolatu, isolatu, egituratu zure espazioak

Igeltseroa

Zure igeltserotza lan guztiak egiten ditut: trenkadak jarri, sabai aizunak sortu, isolamendu lanak, estaldura leungarriak, junturak berriz egin. Espazioa birbanatzeko, horma bat isolatzeko edo sabai bat berritzeko, obra osoaren ardura hartzen dut, muntaketatik bukatze lanak arte.
Ur-sareen berritze eta sortzea

Iturgintza

Zure iturgintza-lanak egiten ditut, batez ere barne-berrikuntza edo egokitzapen batean. Ur hornidura, ur zikinen aterabideak, dutxa italiarra, garbigelako tresneria, dutxa instalazioa, xurrutegiak, garbiontziak edo komunak... Egokitze hutsa edo instalazio osoa izan, zure ur-sarean esku hartzen dut (kobrezkoa, geruza anitzekoa edo PER), zure etxe barneari egokituz.

Nire iturgintzako partaidea, Baionako Cédéo enpresak, harrera onena egingo dizu zure iturgintza eta garbigelako tresneriako behar guztientzat.

eau-plomberie
sol-mur-travaux
Bukatze lan sendo eta ederrak

Zola eta murruen estaldura

Zola eta murru estaldura mota guztiak pausatzen ditut: lauzadura, faiantzia, zurezko zoladura, tindua. Ez moketarik, ez zola malgurik, material iraunkor eta kualitatiboak baizik. Zurezko zoladura trinkoa lehenesten dudan opzio bat da, sendoa baita.
Zure konponketarako ezinbestekoak

Elektrika ttikia

Zure berritze lanekin batera, elektrizitate lanak egiten ditut: hornitze puntuen lekuz aldatzea, lokien sortzea edo aldatzea, lotura sinpleak. Ez dut sare elektriko oso baten instalazioan parte hartzen. Nire lana berezitua da eta beti zure obrekin lotua.
elec
Bukatze lan zorrotzak, obren finitze hobea

Bukatze lanak eta tindua

Tindu-lan ttikiak egiten ditut, obren osagarri gisa. Nire helburua da obraleku garbi bat eskeintzea, zaindua, bizitzeko prest. Arreta berezia jartzen diet detaileei, bukatze lanei eta egokitzapenei. Askotan horrek du egiten ezberdintasuna lanen emaitzan.
icon md etxelan
Zuen bizilagunen etxeetan egindako proiektuak

Nere azken lanak

Irudi konkretuak baino hoberik ez zure proiektua irudikatzeko.
Deskubritu Iparraldean edo Landesetan berriki egin ditudan obretako batzuk.

travaux-bayonne
Bainu gela Tarnos
Ahurtin pausatutako zurezko zoladura
cuisine-bayonne
Neurrian egin armairuak Bidarten