RC PRO MAAF Hamar urteko bermea
Matthias Destremaut izena dut, Baionan kokatua eta obra guzietako artisaua. 2021etik, norbanakoentzat lanean ari naiz (noiztenka profesionalentzat), zaharberritze proiektuetan, bai eta espazioaren antolaketa eta optimizazioan. Zolatik sabaira zuen xantiera nere gain hartu dezaket. Bakarrik lan egiten dut baina eskumen frankorekin.
obraleku bakarra aldi berean, segipen osoa eta emaitza txukuna.
Lan guzientzat, solaskide bakar bat.
antolatu, isolatu, espazioak moldatu.
ur-sareak sortu eta berritu
Bukatze lan sendoak eta estetikoak
ezinbestekoak zuen antolaketan
obren bukaereko zorroztasuna desberdintasuna egiteko
Behar berezi bat duzu ? Nerekin harremanetan sartu !
Ekai eta tresnetatik at, nire lanbidean gustatzen zaidana da :
✔️ Aterabide teknikoak atzematea
✔️ Antolaketa abilak irudikatzea
✔️ Zuekin trukatu, aholkatu, posible dena xerkatu !
Irudi konkretuak baino hoberik ez zure proiektua irudikatzeko.
Deskubritu Iparraldean edo Landesetan berriki egin ditudan obretako batzuk.
